ENPRESAN PARTE HARTZEA ETA KAPITALISMO BARNERATZAILEA

1. Mendebaldeko elite korporatiboak, Munduko Ekonomia Foroaren eta nazioarteko beste erakunde batzuen bidez, azken hilabeteetan mahai gainean jarri du neoliberalismotik kapitalismo-eredu berri batera igarotzeko beharra. Kapitalismo “inklusibo“ edo “barneratzaile” gisa taxutu nahi dute eredu berri hori, banku zentraletan boterea eta baliabideak biltzeko funtsezko ezaugarriekin batera. 2. Kontzeptualki, kapitalismo-eredu “barneratzaile“ batek, logikoa denez, bere helburuetan sar lezake langileek enpresan parte hartzea, soldatapekoak eredu ekonomikoan sartzeko funtsezko tresna gisa. 3. Jakina, langileek enpresan duten parte-hartzeak aldaera guztiak izan ditzake, eta funtsezko partaidetza kualifikatuaren kasuak eta parte-hartze murriztuaren edo sinboliko hutsaren kasuak ere har ditzake barne. 4. Edonola ere, langileek enpresan duten parte-hartze kualifikatuak moteldu egiten ditu errenta-desberdintasunak eta elite korporatiboen abusuak. Logikoa denez, erabakiak hartzeko organoetan erag
Back to Top