1. Langileek enpresan parte hartzearen hedapenari eta bertuteei dagokienez ohikoa den demagogiaren aurrean, funtsezkoa da objektibotasunez aztertzea “parta hartzea“ terminoaren atzean dagoen errealitatea.
2. “Parte hartzea“ hitza, gehiegi erabili ezkero, higatu eta indarra eta sinesgarritasuna galtzen dituen termino horietako bat da.
3. Ohikoa da enpresen barruan “parta hartzea“ terminoa modu estentsiboan erabiltzea. Hau da, langileek nagusiei edo enpresa osoari begira gauzatzen duten edozein jarduera, jasotako jarraibideak betearaztekoa ez dena. Horrela, azkenean partaidetza esaten zaio ideiak igortze hutsari edo iritziak emateari.
4. Jakina, “Parte-hartze“ mota hori funtsezko tresna da enpresa-kudeaketarako edo antolaketa-eraginkortasunerako, esklabotzan oinarritzen ez den eta enpresaburuak gutxieneko sen ona duen edozein enpresa motatan. Ekimen eta prozesu horiek sustatu eta malgutu behar dituzte enpresek, eta langileak normalean horietan inplikatzeko prest
1 view
1412
326
4 years ago 00:03:15 1
PARTE-HARTZEA BOTEREA DA
4 years ago 00:04:15 1
ENPRESAN PARTE HARTZEA ETA KAPITALISMO BARNERATZAILEA