Maialen Urzelai: «Ezinezkoa zela esan ziguten eta egin dugu. Eta berriro #EgingoDugu»

EH Bilduren hauteskunde kanpainan lan egin edo lagundu duten hainbat kide Altsasun elkartu dira. Maialen Urzelai Kongresurako Gipuzkoako hautagaiak eta Patri Perales Kongresurako Nafarroako hautagaiak hartu dute hitza. «Euskal Herria bezala EH Bilduren komunitatea anitza da, askotarikoa. Hego Euskal Herriko bazter guztietakoak gara, adin guztietakoak, jatorri eta sentsibilitate politiko anitzetakoak. Gure aberastasuna ez da dirutan neurtzen, biltzeko gai garen kapital politiko eta indar komunitarioan baizik. Jarduteko modu eredugarria dugu, politika ez baita guretzat helburu, bitarteko baizik. Kolektiboan egiten dugu, elkarlanean sinisten dugu. Ateak irekita ditugu, inor ez baitago soberan herri honen eraikuntzan. Feminismoak erakutsi digu bakarrik ezin dela, baina elkarrekin urrutira iritsi gaitezkela. Eta horregatik sinesten dugu auzolanean». Jarrai gaitzazu: Twitter: Facebook: Instagram: Telegram: Webgunea:
Back to Top