GOSEARI AMAIERA EMATEA

GOSEARI AMAIERA EMATEA 1. «Pobreziari amaiera ematea» helburuaren lehen lekua zalantzan jarri zezakeen garapen jasangarriko helbururen bat egotekotan, Nazio Batuek bigarren lekuan jarritako «goseari amaiera emateaa» helburua izango litzateke. Hau dio haren testuak: «2. helburua. Goseari amaiera ematea, elikagai-segurtasuna eta elikadura hobea lortzea, eta nekazaritza jasangarria bultzatzea». 2. Argi dirudi gosea muturreko pobrezia-egoeren ondorioa dela. Ikuspegi sistematiko batetik, seguruenik zuzenagoa zatekeen lehenengo helburua izatea «gosea eta muturreko pobreziari amaiera ematea», eta bigarren helburua izatea «pobrezia mota guztiei amaiera ematea». 3. Ildo horretan, harrigarria da gosea eta pobrezia horrela bereiztea. Bi egoeren arteko korrelazioa ia erabatekoa da. Eta, logikoa denez, arlo horretan beharrezkoak diren politiken artekoa ere. 4. 2030 Agendaren beste helburu batzuetan bezala, kasu honetan ere zalantzan jarri ahal dugu Nazio Batuek «goseari amaiera ematea» helburu hori sust
Back to Top